Ford Mugarri Arrasatek liga du jokoan domekan Basauriren kontra

Xabier Urtzelai 2016ko api. 15a, 09:59

Denboraldiko helburu nagusia beteta –igoera faserako sailkatuta– baina urtea errematatzeko gogoz daude Ford Mugarri Arrasateko mutilak, eta domekan (11:45, Iturripe) izango dute liga irabazteko aukera, sailkapenean bigarren dagoen Basauri mendean hartut.

"Egia esango dut, liga irabaztea oso ondo dago, baina nik gurago dut inork minik hartzen ez badu, denek merezi dutelako igoera fasea fisikoki arazo barik jokatzea", dio Andoni Arando ordezkariak. Duela bi urte, esaterako, Jorgek belauna hautsi zuen fasearen aurretik: "Eta izugarri sufritu zuen. Halako faseak jokatu beharrekoak dira, oso bizipen ederra delako, baina egia da minik ez hartzeko modurik onena betiko intentsitatez jokatzea dela".  Gainera, errebantxa gogoa ere badago: "Joanekoan dena irten zitzaigulako aldrebes".

Aloñakoek etxeko azkena
Izarraitz Aloña Mendiko zaleei aurten emandako babesa eskertu ahal izango diete jokalariek, etxeko azken partidua jokatuko dutelako zapatuan (18:00),Urdulizen kontra. Hirugarren amaituko dute liga, ikusgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak