Eskoriatzatik Oñatira joango dira, eta gero, berriz ere Eskoriatzara. Horren ondoren, Arrasaterantz jo, eta Gesalibar auzoa pasata Untzillako maldei ekingo diete. Untzillako gainean 16:45 inguruan izango dira. Gero, Aretxabaletara jaitsi, eta Arlabango mendatera joko dute; gainetik 17:15 inguruan pasatuko dira. Azkenik, Leintz Gatzagan behera ziztu bizian joango dira eta Eskoriatzan izango dute helmuga, Jose Arana kalean.
Tarteko helmuga bi izango dituzte: lehenengoa Oñatin, Otadui zuhaiztian (15:54); eta bigarrena Arrasaten, Araba etorbidean (16:17).
Iurretako aitzinetapan, Cervelo Bigla taldeko Lotta Lepistö finlandiarra nagusitu zen (4.12). Bira irabazteko hautagai nagusiei dagokienez, Ashleigh Moolman 10 segundora sailkatu zen, Megan Guarnier 12ra, Elisa Longo Borghini 13ra eta ondoezik dagoen Emma Johansson 26ra.
Domekan bukatuko da Emakumeen Bira, 75,8 kilometroko etaparekin, Portugaleten.