Udal edo mankomunitateena da zerbitzu horren eskumena, baina Foru Aldundiak diru hau emanda laguntzen die ordainketan: “Zerbitzu hau oso garrantzitsua da”, azpimarratu du Imanol Lasa bozeramaleak: “Helburua da, ahal den neurrian, adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak ahalik eta denbora gehienean etxean bertan artatzea. Zerbitzu honekin, pertsona onuradunak etxean eta ongi zainduta egongo direla bermatzen dugu. Arreta egokirako tresna inportantea da”.
2015. urtean, orotara, 4.820 pertsonak jaso zuten etxez etxeko laguntza. Hauetatik %69 mendekotasuna duten pertsonak dira. Guztira 1.143.581 orduko zerbitzua eskaini zen, horietatik %78 (893.393 ordu), mendekotasuna duten pertsonen laguntzarako.
Uneotan, 2015eko abenduaren 31ko datuen arabera, 3.815 pertsonak dute etxeko laguntza zerbitzua; horietatik 2.369k mendekotasuna dute, eta 1.446 autonomoak dira.