Jaramako zirkuituan egindako debuta, garaipenaz

Xabier Urtzelai 2016ko api. 10a, 17:31

Kartinga alde batera utzi eta hilabete gutxitan proiektu berriari ekin dio Xabier Fernandez Purito-k. Eta zelako emaitzekin, gainera. Zapatuan egin zuen debuta Jaramako zirkuituan, Trofeo Race izeneko lasterketan, eta bere kategorian arrasatearra podiumeko lehenengo koskara igo zen, lehenago pole-position-a eskuratuta.

Poliki-poliki autoari eta zirkuituan ibiltzeari neurria hartzen hasi beharrean Arrasatekoak ez zuen astirik galdu, Trofeo Race izeneko proban, 3 klasean lasterketa irabazi zuen. Hari Jaramara lagundutako lagun-taldekoek aipatuta, asfaltoa zapaltzeaz batera itzuli bakoitzean aurrekoa baino denbora hobea egiteko kapaz izan zen –akats batzuk tartekatuta, normala den moduan– eta entrenamendu txanda irabaztea lortu zuen (1'48).

Lasterketa lehenengo postuan hasita, Purito-k ez zuen erritmoa jaitsi, nahiz eta gurpil batekin arazoak izan zituen: "Ze esango dogu ba! Niretako sekulakoa izan da, niretako berria den zirkuitu baten, eta lehenengo lasterketan, irabazi ahal izatea". Lasterketara joandako lagunei eskerrak eman, eta babesleen laguntza eskertu gura izan ditu Arrasatekoak. Hau, baina, hasi baino ez da egin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak