Azken momentuan lortu du Bergarak garaipena

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 9a, 21:22
Bergara eta Mondrako jokalariak derbian.

Derbia izan da gaur, zapatua, Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Bergara 1-0 gailendu da Mondraren aurka, partidua amaitzeko minutu gutxiren faltan sartutako golari esker. Bi taldeek ez dituzte aukera larregi izan partidu osoan, eta bergararrek lortutako hiru puntuekin sailkapeneko lehen postuak gori-gori jarri dira.

Izan ere, Bergara hirugarren postuan dago, 49 punturekin. Arrasatearrak berriz, bigarrenean daude, 50 punturekin.

Partiduaren aurretik, aurten Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaiari keinua egin diote. Bi taldeetako jokalari eta teknikariak, BKEko presidente Iñigo Zaitegi buru zela, argazkia atera dute Kilometroak 2016ko pankartarekin: Demasa.

Eta, bestalde, Igor Hernandez joan zen astean zendu zen BKEko jokalari eta entrenatzaile izandakoaren omenezko minutu bateko isilunea gorde da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak