Urte hasieran egin zuen moduan, Mankomunitateak oraingoan ere gogora ekarri du Garbiguneetako kanpoaldean hondakinak uztea zeharo debekatuta dagoela. Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak azkeneko egunetan Arrasateko eta, batez ere, Bergarako Garbiguneetako kanpoaldean berriz ere zenbait hondakin botata agertu direla eta egunez egun kopurua handitu egin dela ikusirik, erabiltzaileei mezu hau gogorarazi nahi die.
Garbiguneetako ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 13:30era eta 15:00tik 19:00ra.
Larunbatak: 9:00tik 13:30era.