Alde Hemendik! taldeak dio Euskal Herri dela "herritar bakoitzeko polizia gehien sufritzen duen herria". Eusko Jaurlaritzaren datuak aipatuz, 2014 urtean 3.214 kontrol ezarri zituen Guardia Zibilak Euskadin, "eguneko 9 kontrol", hain zuzen, eta salatzen dute "milaka" direla "atxilotuak, torturatuak, zaurituak eta hildakoak".
Horren aurrean, herritarrak salaketara batu nahi dituzte protesta modu berri batekin. Taldetik proposatzen dutena da Frantziako ala Espainiako poliziaren, Guardia Zibilaren ala Jendarmeen aurrean, autoaren bozina lau bider jotzea, alde-he-men-dik, que-se-va-yan, ala ba-rrez-d'i-ci esaldien silabekin bat eginez.
Maiatzetik aurrera egin gura dute protestaldia eta sare sozialetan isla izan dezan #AldeHemendik, #QueSeVayan eta #Barrezdici traol-berbak proposatu dituzte.