Tartean dauden instituzioek/erakundeek euren esparruko pertsonen arreta-beharrizanei erantzuna emateko konpromisoa hartzen dute, nor bere zerbitzu-zorrotik arituta, diziplina arteko esku-hartzeen bidez eta beharrizan horiei era integralean ekinez.
Hauexek dira protokolo soziosanitario horren helburu orokorrak:
1. Debagoiena eskualdean beharrizan soziosanitarioak dauzkaten pertsonen arreta bermatzea, etxean zainketen jarraipena ziurtatzen duen zeharkako arreta komunitarioaren bidez (zaharren egoitzak barne), Lehen mailako Arretaren taldeak, osasun mentaleko sarea eta gizarte-zerbitzuak tartean daudela.
2. Komunitate mailako koordinaziorako beharrezkoak diren egiturak garatzea.
3. Kasuen kudeaketan oinarritutako metodologia bidezko arreta sustatzea; hau da, norbanakoa kontuan hartzea eta pertsona bakoitzaren beharrizanei koordinatuta erantzutea, koordinazio soziosaniatarioaren oinarrizko osagaia den neurrian.