Hasi da Leintz-Gatzagako pilota txapelketa, 528 parte-hartzailerekin

Udako oporrak bitartean domeketan jokatuko den txapelketan Euskal Herri osoko 7 eta 14 urte arteko pilotariek hartuko dute parte, binaka. 12 urtekoen txanda izan da gaur, eta Errenteria, Markina, Altsasu eta Lakua moduko lekuetako pilotariak izan dira, bailarakoekin batera. Hamabi partidu jokatuko dira astero.