Laugarren partidua jarraian irabazi eta mailari eusteko pauso sendoa MUk

Imanol Zeziaga baloiarekin, aurkariak inguruan dituela.

Garrantzitsua zen arrasatearrentzat gaurko partidua, Universidad de Valladolid taldekoak sailkapenean garaipen kopuru berarekin ziren-eta. Irabazita, 90-73, eta hango porroteko 12 puntuko aldea baino handiagoa lortuta, mailari eusteko pauso inportantea eman dute MUkoek. Josu Larreategi oso pozik zen amaieran taldeak emandako mailarekin.

Defentsan sendo eta hirukoetan fin, lehen zatian 8 puntuko aldea hartu du MUk, 42-34. Hirugarren laurdenean ez da aldea aldatu, eta azkenekoan lortu dute arrasatearrek Gaztelakoak garaipen batera uzteaz gain puntu-aldea ere euren aldekoa bihurtzea.

Datorren jardunaldian berriz ere etxean jokatuko du MUk, Santurtziren aurka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.