Oporrei bukaera emateko, 'Espeleotxiki'

Julen Iriondo 2016ko api. 2a, 17:38

Arrikrutz-Oñatiko Kobak ireki zituztenetik Aste Santu jendetsuena izan da aurtengoa, eta bisitak Pazko Astera ere luzatu dira. Asteburuarekin bat eginez, gainera, Espeleotxiki irteera egin dute gaur. Deialdiak arrakasta izan du, beste behin, gehienezko parte-hartzaile kopurua bete egin baita prestatutako ohiko ibilbidetik kanpo kobak dituen misterioak ezagutzeko. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako neska-mutikoek Arrikrutzeko barrunbeetan ibiltzeko aukera izan dute, nagusiek lagunduta.

Bertako zein Hego Euskal Herriko herrialde guztietako familiak zeuden gaurko Espeleotxiki-ko parte-hartzaileen artean. Kobetako harrera-lekuan azalpenak jaso, eta barneratu dira, Arrikrutzerako ohiko sarreratik. Prestatutako ibilbidean behera joan, eta pasarela utzi dute halako batean, kobazuloa bere berezko egoeran ezagutzeko.

Pasabide estuetan barrena pasa, erreka igaro edo eskaileretan gora eta behera ibili dira neska-mutikoak, tarteka gidarien azalpenak jasoaz. Eta kobazuloak hainbat ezusteko oparitu dizkie, zenbait animaliatxo, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak