Eraikuntzaren kostua murriztu egin da otsailean

Leire Kortabarria 2016ko api. 3a, 08:00

2016ko otsailean, EAEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, Eustat erakundeak jakinarazi duenez.

Urte arteko tasa lehengoan dago (%0,0).

Aurreko hilaren aldean, eraikuntzako eskulanaren kostua ere ez da aldatu (%0,0).

Lehengaiak, merkeago

Otsailean, Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute lehengaien kostuan. Hala, Etxegintzan %0,7ko jaitsiera izan zuen kostu horrek aurreko hilaren aldean; Obra Zibilarenean, %0,6koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu ezberdinak izan dira. Hala, Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,2 gehitu dira, eta aldiz, Obra zibilarenak %3,3 jaitsi.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean, urte artean (2016ko otsaila 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak honakoak izan dira: Zurgintza (%1,9), Material elektrikoa (%1,9), Ez metalezko industria (%1,5). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan hauek izan dira: Petroliofintzea (%-28,0), Metalurgia (%-9,0), Energia elektrikoa eta gasa (%-1,5).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak