Gaur, eguena, egunean zehar 1.000 metrotik behera egingo du elurra eta arratsalde partean 800 metrora jaits daiteke maila, tartetako trumoi-ekaitzekin. Elur abisu horiak bihar 09:00ak arte eutsiko dio, 800-1.000 metroko elur-kotarekin. 5 eta 12 gradu arteko tenperatura egingo du bihar baina minimoek behera egingo dute hurrengo orduetan. Zapatuan urritzen joango dira prezipitazioak.