Autolikidazio proposamena jasoko duen jakin dezake zergadunak gaurtik hasita

Leire Kortabarria 2016ko api. 1a, 08:00

Gaur, apirilak 1, hasita jakin dezake zergadunak Gipuzkoako Ogasunak autolikidazio proposamena prestatu dion edo ez. Proposamena bera ikusteko, hilaren 6ra arte itxoin beharko da.

Norberak autolikidazio proposamena jasoko duen jakiteko, Foru Ogasunaren atarira joan behar da, 2015eko Errenta eta Aberastasuna Aitortzeko Kanpainari dagokion atalera.

Honako pausoak jarraitu behar dira:

"2015eko errenta eta aberastasuna aitortzeko kanpaina" delako estekan sakatu.

 

Hurrengo pantailan, "2015eko errenta aitortzeko kanpaina" estekan sakatu. Azpialdean dago.

 

Segidan, "Autolikidazio proposamena" esteka sakatu.

Hurrengo pausoa da "Autolikidazio proposamenak" dioen esteka sakatzea, berriz.

Eta, azkenik, "Autolikidazio proposamenik bidali dizugun egiaztatzeko" esteka.

Aurtengo kanpainan hamaseigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Foru Ogasunak dio Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 238.811 proposamen bidali ziren eta haietatik 213.444 proposamen onartu ziren, bidalitakoen %89,4.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditu Foru Ogasunak autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori bidalketa egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, apirilaren 11tik ekainaren 25era.

Lehen aldiz, proposamena onartzeko unean, posible da zerga helbidearen aldaketa jakinaraztea. Beste berritasun bat da aukera ematen dela adierazteko ez direla postaz jaso nahi Ogasunak hurrengo kanpainetarako presta ditzakeen autolikidazio proposamenak. Kanpaina hasi baino astebete lehenagotik, beti ikusi daiteke proposamena Interneten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak