Gastronomia Zientzietako graduondoko bat da, 90 kredituko iraupena duena, eta ikerketarako bokazioa duten hainbat diziplinatako gradudunei eta lizentziadunei zuzenduta dago. Gastronomiaren, ostalaritzaren eta elikaduraren sektoreko ikerketan espezializatzeko lehen Masterra da, eta alor horietako ikerkuntzan eta berrikuntzan lan egiteko profesional gaituak formatzea du helburu. Gainera, irakasleei eta doktoreei ere zuzenduta dago.
Masterrak, guztira 90 ECTS dituenak, urte eta erdiko iraupena du. Lehen ikasturtean (60 ECTS) aurrez aurreko eskolak emango dira, irailetik ekainera, Basque Culinary Centerren; eta bigarren ikasturtean (30 ECTS), irailetik otsailera, ikasleak master-amaierako proiektua eta praktikak egin beharko ditu sektoreko Espainiako eta nazioarteko enpresetan.
Argibide gehiago BCCren webgunean dago.