Urtean bi ordu aldaketa izaten dira; negukoan, ordubetez atzeratzen dira erlojuak, eta martxoko azkenengo domekan, berriz, ordubetez aurreratu. Oraingoan, beraz, "lotarako ordu bat gutxiago" izango da.
Jatorriz, ordu aldaketa honen helburua argi orduak ahalik eta gehien aprobetxatzea da; hain zuzen, 1975ean hasi ziren neurri hori hartzen, petrolioaren krisiaren testuinguruan.