Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketa horretan, eta bakoitzak, gehienez, bi argazki aurkeztu ditzake.Argazkiak bakarrik modu digitalean aurkeztu daitezke.
Lanak apirilaren 10eko 23:00ak baino lehen aurkeztuko dira. Debagoieneko mankomunitatearen (www.turismodebagoiena.com)webgunean dagoen formularioa beteta bidali behar dira honako helbide honetara: debagoienekopastoriek@gmail.com
Sariak
Edonork edukiko du botoa emateko aukera. Horretarako, https://www.facebook.com/Debagoiena orrialdean argazkien galeria bat argitaratuta egongo da apirilaren 13tik 24ra bitartean. Jendeak "atsegin dut" eginez bozkatuko du argazkia. "Atsegin dut" bakoitza boto bat izango da eta boto gehien lortzen dituen argazkiak saria jasoko du.
On-line galerian boto gehien jasotako hogei argazkiek, apirilaren 30ean, Eskoriatzako plazan egingo den erakusketan egongo dira ikusgai. Han, paperezko botoaz zuzenean bozkatzeko aukera izango dute bisitariek 10:00etatik 12:00etara.
Sariak banatuko dituzte apirilaren 30ean, Eskoriatzan, 12:30ean. Eta sarituak izango dira honako hauek:
- Facebookeko galerian "atsegin dut" gehien jasotako argazkiaren egilearendako: Debagoieneko 23. Jardunaldi Gastronomikoen barruko menua eta Idiazabal produktu sorta.
- Apirilaren 30ean, Eskoriatzako plazan egingo den erakusketan, paperezko boto gehien jasotako: argazkiaren egilearendako: Debagoieneko 23. Jardunaldi Gastronomikoen barruko menuaeta Idiazabal produktuen sorta.
- Apirilaren 30ean, Eskoriatzako plazan egingo den erakusketan, paperezko botoa emandako bisitarien artean zozketatutko da Jakinoneko produktuen sorta.
Argibide gehiago Debagoieneko mankomunitatearen atarian.