Eguraldi oneko eta txarreko tarteak izango direla Aste Santuan iragarri du Euskalmetek baina tenperaturak gora egingo duela, haizea mendebaldetik eta hego-mendebaldetik ibiliko delako, eta urte sasoi honetarako "altua" ere izan daiteke.
Aste Santuko iragarpena
Hona egunez eguneko iragarpena:
- Bihar, hilak 24, eguna behe-hodeiekin eta euri txikiekin hasiko da. Arratsaldean hobera egingo du, hodeitza saretuko denez eta tenperatura igoko delako, 10 eta 15 ºC-ra arte.
- Egubakoitzean, hilak 25, fronte ahul bat iritsiko da eta hodeiak ekarriko ditu, prezipitazio ahulen bat eraginez. Tenperatura atsegina izango da, 15 ºC ingurukoa.
- Zapatuan, hilak 26, hego-mendebaldeko haizeak izango dira nagusi eta eguraldi argi eta lehorra ekarriko dute. Egunaren amaieran, ordea, fronte bat iritsi daiteke, aktibo samarra. Tenperatura 20 ºC-ren ingurukoa izango da, eta kostaldean hortik gorakoa ere izan daiteke. Hala ere, zapatu gauen beste fronte bat iritsiko da, domekako eguraldia nahasiz.
- Domekan, hilak 27, euria egitea espero da, eta tenperatura nabarmen jaistea, 10 eta 15 ºC-ra. Dena den, iragarpenaren arabera, astelehenean hobera egingo du eguraldiak, tenperatura atzera igoaraziz.