Errenta egiteko hiru modu daude, eta guztietan erabil daitekeela euskara gogorarazi dute: mekanizatua, autolikidazio proposamena eta Internet bidezkoa.
Errenta aitorpena aurkezteko epea apirilaren 18tik ekainaren 25a bitartean egongo da zabalik. Hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibidetarako hona bideak:
- 902 100 040
- Bergarako Ogasuneko bulegoa
- www.gipuzkoa.net/ogasuna
Euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopuruak gora egin du. Iaz, 52.711 izan ziren Gipuzkoan, eta 6.189, Debagoienean; aurten 7.000ra iristea gura dute.