32 hildako Bruselako atentatuetan

Goiena 2016ko mar. 22a, 13:16

Fiskaltzak baieztatu du gutxienez 32 direla Bruselako atentatuetan hildakoak. 20, metroan, eta 12, aireportuan. Bi leherketa izan dira Zaventem aireportuan, 08:00etan, eta Europar Batasuneko erakundeetako egoitzetatik gertu dauden bi metro geltokitan izan dira besteak, 09:30ean. Hildakoez gain, beste 150 lagunetik gora zauritu dira. Aireportuko atentatua, "eraso suizida" bat izan dela baieztatu du Belgikako fiskaltzak. Erasoa bere gain hartu du Estatu Islamikoak. Belgikak alerta maila gorenera igo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak