Bergara Kirol Elkartearen eta klub armaginaren arteko elkarlan hitzarmenaren testuinguruan sartzen da berbaldia. Manu Diaz Bergara Kirol Elkarteko kirol zuzendariak gidatuko du solasaldia.
Bestalde, eta bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren harira, apirilaren 25ean, beste solasaldi bat antolatu dute, 19:30ean, Irizar Jauregian bertan. Aurora Gil elikagaietan adituak futbolari gazteen elikaduraren gainean jardungo du.