Oihana Kortazar azkarrena izan da Boviako kilometro bertikalean, eta bigarren Alto Sil mendi lasterketan

Elgetarrak zapatuan jokatu zuen hiru kilometroko lasterketa bertikala, eta domekan 32 kilometroko mendi lasterketa.

Leónen izan da Oihana Kortazar aste bukaeran, Páramo de Silen hain zuzen ere. Zapatuan irabazi egin zuen hiru kilometroko Bovia lasterketa bertikala. 42 minutu eta 40 segundo behar izan zituen igoera egiteko. Victoria Santamariak egin zuen bigarren (46'35) eta Laura Dionisiok hirugarren (49'41).

Bigarren mendi lasterketan

Biharamunean Kortazarrek bigarren egin zuen 32 kilometroko Alto Sil mendi lasterketan. Hiru aldiz irabazi du mendi lasterketa hori elgetarrak, baina aurten Azara Gartzia aurreratu zaio, hasieratik gainera.

Gartziak hiru ordu eta 20 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Kortazarrek sei minutu gehiago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.