Hala, Eustaten datuen arabera, etxegintza %1,4 gehitu da 2015 osoan, zazpi urtez tasa negatiboak izan ondoren. 2015eko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %1,1 nominala murriztu zen EAEko Eraikuntza jarduera. Urtaroen eragina zuzenduta, 2015eko laugarren hiruhilekoan Eraikuntza %0,2 murriztu zen, hirugarrenaren aldean.
Obra Zibilak urte arteko %12,9ko jaitsiera izan zuen; Etxegintzan, berriz, %1,3ko gehikuntza izan zen.
Hiruhilekoen artean, 2015eko laugarreneko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzan %-1,1eko eboluzioa izan zen; Obra Zibilak %5,3ko gehikuntza izan zuen.
Eraikuntzako enpleguak pisua galtzen jarraitzen du, eta %0,7 jaitsi zen 2015eko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Etxegintza hazi egin zen iaz
2015 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %0,4 murriztu da aurreko urtearen aldean, baina bi azpisektoreek oso bestela jokatu zuten: Etxegintza %1,4 gehitu zen, tasa negatiboak zazpi urtez izan ondoren; Obra Zibilean %-9,8ko eboluzioa izan zen, 2014koaren aldean (2014an %+7,1).