Bigarren saritua eta “Motor+Transmisioko Giza Baliabide Sailean Praktiken Garapena” izan da. Lan guztiak maila tekniko altukoak izan dira, eta epaimahaiak euskararen kalitatea izan du kontuan sariduna aukeratzeko. Antolatzaileek 1.500 eurorekin saritu dute euskaraz idatzitako lanik onena eta 500 eurorekin, berriz, bigarrena.
Guztira, Mondragon Unibertsitatean, 208 lan egin dira euskaraz eta 15 aurkeztu dira sarira Enpresagintzatik, Goi Eskola Politeknikotik eta HUHEZItik.
Aurtengoa, sari horren 5. edizioa izan da, eta urtero antolatzeko asmoarekin jarraitzen dute Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak. Hurrengo edizioetan partaide kopuruak gorantz egitea espero dute.