Sailkapenaren azken postuan, eta urtarrilaren 10etik partidurik irabazi barik. Hori horrela, geratzen diren bederatzi partiduei begira erreakzio baten bila UDAko zuzendaritzakoek entrenatzailez aldatzea erabaki dute aste barruan, eta Gorka Valleri urte hauetan egindako lana eta erakutsitako konpromisoa eskertu diote. Hala, Igor Arenazak eta Jose Javier Barkerok heldu diote taldea kategorian mantentzeko erronkari.
Bigarren astez jarraian etxean jokatuko du UDAk (domekan, 16:30), eta zaleen babesa beharko dute erreakzio horretan lehenengo pausoa emateko, Balmasedaren kontra.
Aloñak azken sailkatuarekin
Ohorezko erregionalean Aloña Mendi seigarren postuan dago, eta azken sailkatu Oriokoren kontra jokatuko dute bihar Orion (17:00). Erregional preferentean, berriz, Mondrak eta Bergarak borroka polita izan behar dute bigarren postuagatik lehian, eta Aste Santuen bueltan derbia izango dute. Bihar, berriz, Bergarak beste kontrario gogor bat izango du etxetik kanpora, laugarren dagoen Urola. Mondrak etxean jokatuko du Ikasberriren kontra (16:30, Mojategin), Antzuola liderraren zelaira joango da, Debara (16:30) eta Aretxabaletak Soraluze hartuko du Ibarran bihar (16:30).