Aizkorri-Aratz elkartekoek martxoaren 31n egingo dute batzar orokorra

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mar. 29a, 11:24

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko lur-jabe eta erabiltzaile Gipuzkoarren elkarteak batzar orokorra deitu du martxoaren 31rako. Oñatiko Santa Ana aretoan izango da 18:30ean lehen deialdia, eta 19:00etan, berriz, bigarrena.

Zuzendaritza batzordeko kideek batzar orokorrean jorratuko dituzten gaiak zehaztu dituzte, eta honako zazpi puntuek osatuko dute gai zerrenda:

1. Aurreko aktaren irakurpen eta onarpena

2. Zuzendaritza-Batzordearen Karguen Berrespena

3. 2015aren Kudeaketaren deskargua

4. 2015 urteko kontuen azterketa eta onarpena

5. 2016-ko Gestio Planaren onarpena

6. 2016-ko bazkide kuotak onarpena

7. Eskari eta galderak

Bilerara; Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi, Zerain eta Zegamako lur-jabeak daude deituta, eta asistentzia egiaztapena sinatuta eraman beharko dute bazkideek. Bertara joan ezin duenak, ordezko bazkidea izendatu dezake ordezkapena egiteko. Horretarako, asistentzia egiaztapenean adierazita eroan beharko da batzar orokorrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak