Hiru eskaera nagusi egiten ditu Ikasle Abertzaleak-ek:
-
Lanpostu desberdinetan formazio integrala jasotzea. Praktikaldiak hezkuntza prozesuaren parte dira eta ez enpresetan lanpostuak betetzeko. Ikasteko eta formazioan sakontzeko egin behar ditugu praktikak, beraz lantokian gure errotazioa eman behar da lanpostu desberdinak ezagutu eta hauetan trebatzeko. Eta noski, gure praktikaldiak ezin dira izan enpresek egin beharreko kontratazio berriak aurreztu eta gurekin betetzeko. Gure lan praktikak ez dira lanpostuak ordezkatzeko.
-
Gure praktikak ezin zaizkigu kostu bilakatu. Horregatik, praktika garaietan egin beharreko bidaiak eta lanpostuaren erruz etxetik kanpo bazkaltzeko egoerari erantzun behar zaio. Hau da, bidaia eta dieten ordainketa ezin dira ikasleon gain geratu.
-
Esan bezala, praktikaldia hezkuntza prozesuaren baitan ulertzen dugu. Honek ez du kentzen lantokiko beste langile bat bezala produzitzen ez dugunik. Eta soldatarik izango ez bagenu ere, gure lan orduak segurtasun sozialean kotizatu beharko lukete.