Mondragon korporazioak dio "justiziarengan erabateko konfiantza" duela

Leire Kortabarria 2016ko mar. 15a, 17:09

Mondragon Korporazioak prentsa ohar bidez jakinarazi du gaur ezagutarazi diotela Eskuratuk eta Ordainduk bere aurka ipinitako salaketa, eta bere zerbitzu juridikoa horretaz arduratuko dela. "Justiziarengan konfiantza osoa" duela esan du Mondragonek.

Eskuratu eta Ordaindu elkarteetako kideek Bergarako epaitegian Mondragon Korporazioaren aurka jarritako demandari dagokionez, korporazioak prentsa ohar bidez honakoa esan du:

“Mondragon korporazioari gaur ezagutarazi diote Eskuratu eta Ordaindu elkarteetako kideek aurkeztutako demanda. Une honetatik aurrera, zerbitzu juridikoak tramitazioaz eta jarraitu beharreko prozeduraz arduratuko dira. Horrenbestez, gaiari buruzko eskumena justizi auzitegi arruntetara eramaten da. Mondragoneko kooperatibek gizarteari adierazi nahi diogu justiziarengan erabateko konfiantza dugula".

Kale-agerraldia eguenean

Ordainduk eta Eskuratuk 47,8 milioiko salaketa ipini zioten Korporazioari, eta martxoaren 8an onartu dute epaileek tramitera.

Honekin lotuta, bestalde, bi plataforma horiek Mondragon Korporazioaren egoitza nagusiraino kale-agerraldi bateratua egingo dute eguenean, hilak 17. Deialdian, salaketaren tramitazioa gogora ekartzen dute, eta esaten dute Mondragon Korporazioak "apirilaren 12ra arte duela salaketari "erantzuteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak