Arrasate-Udalatx lasterketaren bueltan berbaldia antolatu dute

Xabier Urtzelai 2016ko mar. 15a, 15:44
Alzola, Arnaiz, Garai eta Larrea izango dira eguaztenean Intersport Loramendin.

Apirilaren 10ean egingo dute Arrasate-Udalatx lasterketaren bigarren edizioa, eta lasterketa ahalik eta ondoen prestatzeko asmoaz Mondraitzekoek berbaldia antolatu dute bihar, hilak 16. Mendi lasterketak, prestaketa eta alimentazioa izango da izenburua.

Berbaldia –Intersport Loramendi dendan, 18:30ean– lau lagunek emango dute. Kepa Larrea prestatzaile fisikoak, Iokin Garai mendi lasterkari oñatiarrak –iazko ultren Euskal Herriko txapelduna–, Iñigo Alzola mendi lasterkari arrasatearrak eta Beñat Arnaiz triatletak. Hala, berbaldira gerturatzen direnek bertatik bertara entzun ahal izango dute aurrean ibiltzen diren kirolari horiek zelan prestatzen diren, zer eta zelan jaten duten edota zeintzuk diren akatsik komunenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak