Gipuzkoako foru Ogasunak 357,7 milioi euro azaleratu zituen 2015ean, zerga iruzurraren aurkako lanaren ondorioz, Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, azaldu duenez.
Ogasun eta Finantza departamenturen arduradunak azaldu duenez, hobekuntzak sartu dira iruzurraren aurkako lanaren bitartez azaleratutako diru kopuruak zenbatzerako orduan, “errealitatea ahalik eta hobekien isla dezan”. Honen ondorioz, azken bost urtetan, urteko 70 milioitan zuzendu da azaleratutako zifra.
Foru diputatuak adierazi duenez, erabakia iruzur fiskalaren aurkako lanean ematen den “etengabeko hobekuntzaren” baitan kokatzen da. “Gakoa informazio ona izatea da, gero erabaki egokiak hartu ahal izateko. Ezinbestekoa da oinarri hau izatea iruzur fiskalaren aurka eraginkorrak izan nahi badugu”, defendatu du.