Debagoiendarrak bikain aritu dira Euskal Herriko Bloke Txapelketan

Josu Bilbao 2016ko mar. 14a, 13:42

Debagoiendarrak Euskal Herriko Bloke txapelketan.

Bilboko Piugaz eskalada-murruan 2016ko Euskal Herriko Bloke txapelketa ospatu zen zapatuan. Bertan Debagoieneko Eskalatzaileak taldeko hainbat gaztek parte hartu zuten eta batzuk dominekin itzuli ziren etxera.

Emakumezkoen 12 urte azpiko mailan, Naroa Altuna eta Maialen Altuna aretxabaletarrak bigarren eta hirugarren izan ziren, eta gizonezkoetan, Manex Iñurrategi aretxabaletarrak zilarra lortu zuen.

14 urte azpiko mailan Haizea Oses eta Martzel Vicariok lortu dituzte urrezko dominak. 16 urte azpiko gizonezkoetan, gainera, Julen Valle arrasatearrak hirugarren postua eskuratu du.

18 urte azpiko mailan Oñatiko Ane Erostarbe izan da txapelduna, eta gizonezkoetan Aretxabaletako Beñat Aspek brontzea lortu du. 20 urte azpiko gizonezkoetan, Julen Arriola aretxabaletarrak brontzea eskuratu du.

Senior Mailan, Mikel Linazisoro bergararra bigarren sailkatua izan da, Markel Mendieta arrasatearraren aurretik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak