Amaia Irizar: "Lanera begira antolatutako ekimena da, ez ikasleendako bakarrik"

Ubane Madera 2016ko mar. 14a, 09:41

Amaia Irizar, Mankomunitateko enplegu teknikaria.

Arrasateko Kulturateko klaustroan jarriko dute bihar eta etzi Lanbide Heziketako eskualdeko eskaintza osoa batzen duen Goiaz azoka. Mankomunitateko enplegu teknikariak helduendako ere interesgarria izango dela azpimarratu du.

Azoka ez da ikasleendako bakarrik, ezta?

Ez. Adinak ez du mugarik: ikastetxeetan galdetuta diote Lanbide Heziketaren ziklo askotan aldatu egin dela ikasleen profila: lan gabe geratu direnak -Fagorreko asko ikasten hasi dira-; enpresek eurek ere langileak- eta prestatzeko exijitu egiten diete ikasketarik ez dutenei ikasketak egitera; Helduen Heziketa Iraunkorrekoendako ere interesgarria da. Langabeei dagokionez, berriz, askotan, lan gabe egoteko arrazoietako bat izaten da ez dutela prestakuntzarik, eta horregatik inportante pentsatzen zaigu gonbidatzea eurak ere bai, begiak apur bat zabal ditzaten, ze lan bila dabiltzan askok esaten dute: "Baina nik lana gura dut, ez formazioa". Baina prestakuntza batere izan ezean...

Bestalde, gurasoei zuzendutako eskaintza ere iragarri duzue; kolektibo horri garrantzia ematen diozue...

Bai; bisita gidatua zein solasaldia dira ikasketak aukeratzeko sasoian dauden seme-alabak dituzten gurasoendako. Gako batzuk emango dira: aukeratze prozesuan laguntzeko zerizan kontuan... Eta gurasoen zalantzak eta kezkak konpartitzea da ondorengo helburua. Askotan, ikusten dugu gurasoak tematu direla euren seme-alabek ikas dezaten eurak gura dutena eta ez seme-alabek eurek gura dutena ; edo Lanbide Heziketa ez dute ezagutzen, edo nahiago dute euren seme-alabak unibertsitatera joatea... Gurasoek informazio egokia izaten ahaleginduko gara.

Gomendioren bat egingo zenuke azokara begira?

Bisita egiteko; ez dela ikasleei bakarrik zuzendutako ekintza, baizik eta prestakuntzarekin, lanera begira antolatutako ekintza da. Aukera ona da, ze bertan egongo dira eskualdeko mailako prestakuntzarekin eta enpleguarekin lotutako erakunde gehienak, eta askotan tokatu daiteke bisitarien interesekoa den zerbait. Gure leloa da: Formazioa, lanerako zure aukera. Uste dugu egokia dela, ekimenaren oinarria ere badelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak