Zingira: Iñigo Ibarrondoren musika proiektu pertsonala 'Bidaia' lanean batuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko mar. 11a, 10:02

Iñigo Ibarrondoren aurreko musika erreferentziak kontuan hartuta, sorpresa handiarekin hartuko dute Zingira, haren proiektu berria. Gaztelekuan aurkeztuko du bihar, zapatua, Sharon Stoner taldeko kideekin.

"Iritzi eta erantzun oso ezberdinak jaso ditut: Sharon Stoner-ekin konparatuta musika lasaiagoa dela, abestiak oso luzeak direla... Batzuei ez zaie horrenbeste gustatu, baina beste askok, berriz, esan didate proposamen berria ulertu eta gustatu zaiela. Lan oso melodikoa denez, entzuleari pazientzia apur bat eskatzen dien musika dela uste dut. Kantu bakoitzaren atzean detaile asko daude. Popetik gertu dauden zatiak daude, instrumentalak ere bai, folk estilora gerturatzen direnak...", dio musikariak.

Naturari lasai abestuta

Sei kantu batu ditu Bidaia lanean. Berak sortutakoak dira doinuak eta hitzak, konposatzerakoan Egoitz Olalderen laguntza izan badu ere –Sharon Stoner taldeko bateria jolea–. Oñatiko Gaztelekuan eta etxean grabatu du eta Sharon Stoner-eko kideak izan ditu bidelagun. "Grabazio prozesua eta konposaketa lanak nahastu egin dira une batzuetan. Estudio profesional batean egin izan banu, ezin izango nuen horrelakorik egin. Nahi adina denbora hartu dut abestiak landu eta grabatzeko".
Naturari buruz era metaforikoan idatzitakoak dira: berritzeari buruz, muga mugan bizitzeaz, bakardadeaz... 

Kutxa berezian aurkeztuta

Zingira.bandcamp.com helbidean, Oñatiko Aker tabernan eta kontzertuetan eskura daiteke mimo handiarekin argitaratutako Bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak