Alerta laranja ezarri du Meteorologia Zuzendaritzak prezipitazio iraunkorragatik, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12:00etatik 00:00etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 24 ordutan, 60-80 l/m² inguru pila daitezke, hilak 9, 12:00etatik, hilak 10, 12:00etara bitartean. Egunaren bigarren partean eta Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake.
Haize boladengatik, gainera, abisu horia ezarri du Meteorologia Zuzendaritzak 10:00etatik 00:00etara. Haizeguneetan, ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindituko dute. Haizeguneak ez diren lekuetan boladak 60-80 kilometro orduko ingurukoak izango dira.
Horretaz gain, eguerditik aurrera abisu horia ezarri dute elurragatik, barnealdean. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait lekutan oso ugaria eta iraunkorra, batez ere Kantauri isurialdean. Kantauri isurialdean, gainera, trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake.