Plataformako ordezkariek Mankomunitatearen egoitzan entregatu dute dokumentua, adierazita duten kezkek sortzen dizkieten "galderei bide ematera" joan direla eta nahiko luketela "epe laburrean" erantzunen bat jasotzea.
Erantzunak jasotzeko, posta elektroniko helbidea eman, eta bilerarako prestutasuna erakutsi dute plataformako kideek.
"Desadostasuna eta kontrakotasuna"
Horrekin batera, azpimarratu dute Debagoiena eredu, Zabortegirik ez! plataforma sortu dela "GHK-ko hainbat ordezkarik Epeleko hondakindegi 'ez arriskutsu'-ra Gipuzkoako zabor nahasia (modu egokian, hau da gaika, bildu ez diren hondakinak) ekartzeko aukera aipatuz egindako adierazpenek ziotenekin" erabateko "desadostasuna eta kontrakotasuna kaleratzeko eta GHK-k dituen asmoei buruz herritarra informatzeko".
Azken erabakia, Mankomunitatearena
Salatzen dute "komunikabideetan adierazpenak egon egon izan diren arren, hauek aipatu bezala GHK-ko Foru Aldundiko ordezkariak direnen ahotik soilik" entzun dituztela. Baina "Debagoieneko Mankomunitateak ere GHK-n hiru ordezkari dituen eta azken erabakia berea den unetik" zuzentzen direla Mankomunitateko presidentearengana, esplikatutako hiru galderak Mankomunitateko presidenteari helaraziz.