Arrasaten bizi diren oñatiarrak joan den zapatuan elkartu ziren urteroko ospakizuna egiteko. 41 lagun elkartu dira aurten. Luncha izan zuten Ederra tabernan, talde argazkia atera zuten elizako arkupeetan eta gero Aldape jatetxean bazkaldu zuten: "Oso ondo ibili ginen, euria egin arren. Datorren urtean ere errepikatzeko asmoa dugu; ea jende gehiago animatzen den!".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.