Lokatzak astebururo antolatuko ditu zikloturistendako irteerak. Domeketan izaten dute hitzordua, 9etan San Martin plaza abiapuntu bezala izanda. Domekako irteera izan zen zikloturisten denboraldiko egutegiari hasiera eman ziona, nahiz eta aurreratu moduan, oraingoan bizikletak etxean utzi zituzten.