Gaur aurkeztu dute Bilbon EUDELek eta Galdakaoko alkate eta CMREko egungo presidente den Ibon Uribek deklarazio instituzionala. Europa mailan 150.000 agintari publikori baino gehiagori zabaldu zaie agiria, CMRE osatzen dute 41 herrialdeetako udalerri eta eskualdeetako 55 elkarteen bitartez. Euskadin EUDEL osatzen duten udalerrietako agintariei helarazi zaie gutuna, sina dezaten.