Egubakoitz gauean agertoki txikian egin zituzten kontzertuak. Hain zuzen, Bata Alla, Viva Bazooka, Keep Diggin eta Maradona taldeak igo ziren taula gainera euren musika jo eta ikuslegoari tapoiak jarri araztera.
Kontzertuen ostean ere ordu txikiak arte luzatu zen jaia, DJ Muguren eskutik.
Zapatua
Egubakoitzetik motorrak berotuta, zapatuan ere izan zen zertaz gozatu gaztetxean. Arratsaldez, Jakue Paskual idazleak bere Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk liburua aurkeztu zuen.
Gauean, berriz, kontzertuen tartea itzuli zen berriro ere. Take Warning, Ezin Izan eta Appraise taldeak izan ziren atzokoan, eta eurekin batera, Fly Shit, Bergarako hardcore talde beteranoa. Etxean egonik, ez zieten hutsik egin ikusleei.
Jaialdiari bukaera borobila emateko, Hard of Beats etxeko DJ bikotea lehenik eta DJ Javi Destruye ondoren, arduratu ziren hardcore eta punk giroko musika pintxatzeaz.
Aurten, berrikuntza moduan, orain arteko edizioetan parte hartu duten kanta banarekin disko bat sortu dute, eta egunotan jarri dute eskuragarri gaztetxean.