Bertsozale elkarteak aurtengo batzar nagusia egin du Bergaran

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 6a, 12:46

Atzo, zapatua, Bertsozale elkartearen batzar nagusia egin zuten Irizar jauregian. 2015eko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztu zuten, eta urte honetarako asmoak azaldu zituzten.

 Irizar Jauregiko ekitaldi aretoa bete egin zen Bertsozale elkarteko bazkideekin. Elkarte horretako lehendakari Iñaki Muruak hartu zuen hitza lehenik, eta pasa berri den urteko memoria eta balantzeari errepasoa egin zion.

Horren ostean, lurralde desberdinetako ordezkariek euren egoeraren berri eman zuten, eta elkarte barruko sail bakoitzak bere egitekoen azalpena eskaini zuen.

2016rako asmoak

Hala, 2016 urterako egitasmoei heldu zieten jarrian. Besteak beste, Mintzola Fundazioak, ahozko tradizioa lantzen duenak, garatuko duen Europa bat-batean proiektua izan zuten mintzagai, Donostia 2016 kultur hiriburutzarekin elkarlanean aurrera eramango dutena. Munduan zehar eta batez ere Europan dauden hainbat kantu inprobisatu mota ezagutaraztea du helburu ekimenak. Horretarako, jardunaldiak, girotze saioak eta topaketak egingo dituzte urtean zehar, udazkenean Leonen eta Bartzelonan egin zuten moduan.

Europa bat-batean egitasmoaz gain, baina, beste hainbat ekimen ere aipatu zituzten Irizar jauregiko batzarrean: Bizkaian eta Lapurdi-Behe Nafarroa-Zuberoan gauzatuko diren txapelketak, bertso udalekuak eta era berean beste hainbat diziplinaren elkargune den Ahots Baten sormen egonaldia, edota Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilketa indartzeko eta euren egitekoa gizarteratzeko ekintzak.

 2016ko egitasmo guztiak aho batez onartu zituzten atzoko bilkuran..

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak