Egilea eta antzezleak gustura geratu dira 'Ayer gauean' lanaren emanaldiarekin

Leire Kortabarria 2016ko mar. 5a, 13:13
'Ayer gauean' antzezlaneko dantza bat.

Gustura geratu ziren antzezleak, Ipintzako batxilergoko antzerki taldeko kideak, eta lanaren egile eta zuzendari Pello Lezertua atzo iluntzean Torresoroan taularatu zuten Ayer gauean lanarekin. Gazteek euskara erabiltzeko (edo ez erabiltzeko) duten ohituraz dihardu antzezlanak.

Ipintza institutuko irakasle Pello Lezertuak azaltzen duenez, Torresoroa "oso areto polita" da eta "horrek ere laguntzen du gogo handiagoarekin antzezten". Soinu aldetik ematen dituen baldintzak ere gustuko izan ditu Lezertuak. Izan ere, antzezlanaren barruan, abesteko eta dantzatzeko hiru abesti ere badaude. Antzezlana tren baten dago girotuta, Zumarraga-Bartzelona ibilbidea egiten duen Alvia baten, eta hiru abestiek zerikusia dute trenarekin; horietako bat Gatiburen Zumarragako trena da.

Ikusle aldetik ere gustura dira egileak. 100 bat lagun batu ziren Torresoroan.

Gazteak eta euskara

Pello Lezertuari institutuan, ikasleen artean, euskararen erabilera ikusita bururatu zitzaion Ayer gauean antzezlanerako ideia. Ikasleei horren gainean galdetu zien, eta haiengandik jasotako erantzunak erabili zituen antzezlana idazteko. Ondorioa ez da baikorra: "Konklusioa da gazteen artean kaleko hizkuntza ez dela euskara", dio Lezertuak.Antzezleen artean Antzuolako eta Bergarako gazteak daude. Datorren egubakoitzean, Bergarako Zabalotegi aretoan antzeztuko dute obra berbera.Horrez gain, Goiena Telebistako platoan ere egongo da Pello Lezertua, esperientzia horren gaineko nondik norakoak kontatzen.

Erlazionatuak

'Ayer gauean' antzezlana Antzuolan

Leire Kortabarria 2016 mar 05 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak