Horrek esan nahi du urte osoko batez besteko hazkunde tasa %2,8 izan zela. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak nabarmentzen du barne eskariaren sendotasuna, gorakadaren bultzagile nagusia baita, urte osoko aldakuntza tasa %2,6ra iritsi zelako.
Familien kontsumoak eta kapital eraketa gordinak portaera hedatzailea erakutsi zuten esandako epean, ekonomia eragileen aurreikuspenak gero eta baikorragoak diren testuinguru batean.
Industria eta zerbitzuak, indartsu; eraikuntza, ahul
Inbertsioari dagokionez, askotariko abiadurak antzeman dituzte azpiatalaren arabera: ekipamenduko ondasunetan, inbertsioak “bizitasun handia” erakutsi zuen, baina eraikuntzan, bestalde, ahulezia igarri zen.
Kanpo-eskariak ekarpen positiboa egin zion Euskadiren BPGri, baina txikia: 0,1 puntu bakarrik.
Eskaintzaren ikuspegitik, EAEko ekonomiaren susperraldia industrian eta zerbitzuetan oinarritu da. Espainiako eta Europako gorakadak, kostuen jaitsierak, Euroaren balio galerak eta finantzazioa lortzeko erraztasunak EAEko industriari mesede egin diote. Zerbitzuek, berriz, bizitasun handia erakutsi zuten urte osoan zehar. Beste aldetik, eraikuntzak susperraldi arina lortu zuen iazko lehen seihilekoan, baina bigarren seihilekoan jarduerak okerrera egin zuen berriro.