Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak batzar nagusia egingo du zapatuan Bergaran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko mar. 4a, 12:32
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Senperen egin zuen 2015. urteko batzar nagusia.

Otsailean herrialdeetako batzarrak egin ostean, Euskal Herri osotik etorritako Bertsozale Elkarteko bazkideak bilduko dira bihar, zapatua, Irizar jauregian, 11:00etan. 

Gai zerrenda irekitzeko, Iñaki Murua elkarteko presidentearen gidaritzapean, iazko urtearen errepasoa egingo dute, urteko memoria eta balantze ekonomikoak aurkeztuta.

Aurtengo asmoak 

Iazko kontuak bazkideen aurrean aurkeztu ondoren, urte honetarako esku artean dituzten egitasmo nagusien berri emango dute. Hori horrela, herrialde bakoitzeko lehendakariak hitza hartuko du bakoitzaren egoeraren berri emateko.  

Ondoren, Bertsozale Elkarteak 2016rako dituen asmoak sailez sail gainbegiratuko dituzte. Honako hauek dira gaur egun elkarteak batzen dituen sailak: Koordinazioa, Transmisioa, Sustapena, Lanku, Ikerkuntza, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Genero Taldea eta Komunikazioa. Gai zerrenda ixteko, zuzendaritza taldekoek aurtengo ekimenetarako duten aurrekontua aurkeztuko dute, eta segidan bazkideek bozketa egingo dute. Urteroko hitzordua bazkari batekin borobilduko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak