Emakumeak ez ezik, irakasle-gidariak ere nahikotxo izango dira biharko mintegian: bost. "50 emakume izanda, asmoa da bakoitzari azalpenak emanda, hamarreko taldeetan jarri eta erakutsitakoa praktikan jartzerakoan zuzenketak hobeto egin ahal izatea", azaldu du Iñarrak. Mintegiaren gidari, edozelan ere, emakumezkoa izango da: Isabel Gomez Serrano ermuarra, "normalean gizonak izaten gara gidari, baina oraingoan ahalegina egin dugu emakumea izan dadin", esplikatu du Iñarrak.
Elkartasun ukitua
Bestalde, defentsa pertsonala lantzeaz gainera, elkartasuna ere landuko dute bihar. Izan ere, mintegian parte hartuko duten emakumeek. beronen truke, elikagaiak eramango dituzte. Eta gero, elikagaiok Bergarako Elikagai Bankuari emango dizkiote.