'Goiaz! 2016' Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka, martxoaren 15ean eta 16an

Josu Bilbao 2016ko martxoaren 4a

GOIAZ! 2015eko edizioa.

Debagoieneko Mankomunitateak hitzaldi eta tailer sorta polita antolatu du, publiko guztiendako, Arrasateko Kulturateko klaustroan.

Egitaraua:

Martxoak 15, asteartea:

  • 09:00etan irekiera ekitaldia.
  • 09:30ean, Ekintzailetasuna, ideietatik ekintzara tailerra.
  • 11:00etan, Reputacion digital, ¿Quien eres en internet? hitzaldia Miguel Fernandez Arrieta MUko irakaslearen eskutik.
  • 17:30ean, 3. Nineu Bideo Curriculum lehiaketako sari banaketa.

Lan bilaketarako tailerrak (plaza mugatuak egongo dira):

  • 10:00etan, Maria Alonso eta Amaia Corrales MUko Enplegurako Orientazio Zerbitzurako arduradunek hitzaldia eskainiko dute.
  • 16:30ean, Alex Beltran de Lubianoren eskutik (Lan arloko coach eta formatzailea), Ezer irteten ez denerako 3 gako hitzaldia.

Gurasoendako zuzendutakoak (15-19 urte bitarteko seme-alabak dituztenak):

  • 18:00etan, gurasoendako bisita gidatua, Lanbide Heziketa ezagutzeko.
  • 18:30ean, solasaldia. Zein da nire seme-alabentzar bide profesional onena? Seme-alaben aukeraketa gurasoentzako erronka, Virginia Espinen (NORGARA) eskutik.

Martxoak 16, asteazkena:

  • 09:00etan, Lanbide Heziketa primerako aukera. Ikasle eta ikastetxeen esperientziak.
  • 11:00etan, Hemen edo han aurkitu lana, Violeta Morcilloren eskutik (11:00etatik 11:45era Europako aukerak). 11:45etik, 12:30era, baliabide eta programa zaparrada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak