Ehunka debagoiendarrek ospatuko dute Arnaldo Otegiren askatasuna

Mirari Altube Arrese 2016ko mar. 4a, 10:01
Ino Galparsoro eta Xabier Zubizarreta, besteak beste, Logroñoko espetxe aurrean, martitzenean. Argazkia: Kepa Ormaetxea.

Donostiako Anoetako Belodromoa lepo beteko da bihar, zapatua, Arnaldo Otegiri ongietorria egiteko eta haren irteera ospatzeko. Debagoiendarrek ere ez dute hutsik egin gura, eta autobusak antolatu dituzte hara joateko, zazpi baino gehiago izango dira. 

Izena emateko epea gaur eguerdian bukatuko da. Hona lekuak: Eskoriatzan, Inkernun; Aretxabaletan, Urbaltzen; Arrasaten, Iratin; Bergaran, Arranon, Txokoloterixan edo Pol Polen; eta Oñatin, Boga tabernan. 

Leintz aldekoak elkarrekin joango dira. 15:00etan irtengo dira Eskoriatzatik, 15:15ean Aretxabaletatik pasatu eta 15:30ean Arrasatekoak jasoko dituzte. Oñatitik ere 15:30ean irtengo da autobusa, eta Bergarakoa, ostera, 16:30ean. Eta guztiak elkartuko dira Donostian. Antolatzaileek aditzera eman dute "irribarre jendetsua" irudikatzeko ekitaldia izango dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak