Isaias Carrasco omenduko dute sozialistek domekan

Eneko Azkarate 2016ko mar. 3a, 11:14
2008ko martxoaren 8ko irudia, Carrasco hil eta biharamunekoa. Besteak beste, Carrascoren alaba.

Idoia Mendia euskal sozialisten idazkari nagusia buru dela, omenaldia eskainiko diote Euskadiko eta Arrasateko PSE-EEko kideek domekan Isaias Carrascori, duela 8 urte ETAk hildako zinegotzi ohi sozialistari. 12:00etan izango da omenaldia.

Astelehenean, martxoaren 7an, betetzen dira zortzi urte ETAk Isaias Carrasco hil zuela, bere etxe aurrean, San Andres auzoko Navas de Tolosa kalean. 2008ko Espainiako Hauteskundeak baino egun bi lehenago, egubakoitzez, kanpainako azken egunean, erail zuten.

Bergarako AP-1eko autobideko ordainlekuan egiten zuen lan Carrascok, Bidelaneko langilea zen-eta. 42 urte zituen, ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen.

Domekako omenaldian lore sorta bat jarriko dute erail zuten tokian, Navas de Tolosa kalean. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du parte ekitaldian, beste alderdikide batzuekin batera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak