Mikel Aristiren taldea ez dute Tourrera gonbidatu

Xabier Urtzelai 2016ko mar. 2a, 13:23

Ez da sorpresarik egon, Tourreko antolatzaileek jakitera eman dute aurten ze talde izango diren Frantziako itzulian, eta Aristiren Delko Marseille Provence KTM taldea ez dago gonbidatuen artean.

Antolatzaileek Frantziako beste hiru talde hauek gonbidatu dituzte: Cofidis, Direct Energie eta Fortuneo-Vital Concept. Eta, horiekin batera Alemaniako Bora-Argon taldea da laugarren gonbidatua. Gonbidatuak alde batera utzita, UCI World Tourreko beste 18 talde izango dira La Grande Boucle-n:

 

  • AG2R La Mondiale (Fra)
  • Astana Pro Team (Kaz)
  • BMC Racing Team (USA)
  • Cannondale Pro Cycling Team (USA)
  • Dimension Data (RSA)
  • Etixx - Quick Step (Bel)
  • FDJ (Fra)
  • IAM Cycling (Sui)
  • Lampre - Merida (Ita)
  • Lotto Soudal (Bel)
  • Movistar Team (Esp)
  • Orica GreenEDGE (Aus)
  • Team Giant - Alpecin (Ger)
  • Team Katusha (Rus)
  • Team Lotto NL - Jumbo (Nld)
  • Team Sky (GBR)
  • Tinkoff (Rus)
  • Trek – Segafredo (USA)

 

 

 

 

 

 

 

  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak