Egilearen hitzetan, leloa jaialdiak sortzen dituen sentimenduekin lotuta doa: Zirrara iruditu zitzaigun Huhezinemak igortzen diguna azaltzeko hitz egokiena. Izan ere, guk zinemaren zirrara bizi eta sentitzen dugu".
"Ikusleak Huhezinema jaialdian zehar pantaila aurrean sentitzen duen zirrara hori aurpegian irudikatu nahi genuen.Horrez gain, koloreei dagokionez, Huhezinemaren kolore nagusia mantendu dugu. Logoa laranja kolorekoa da eta berau erabiltzea pentsatu genuen", azaldu du Elena Canasek.