Otsailean %10,77ra jaitsi da langabezia tasa Debagoienean

Josu Bilbao 2016ko mar. 2a, 10:32

Beheranzko joerarekin jarraitu du azkenengo hilean langabezia tasak. 2015eko otsailean %12,29koa izan zen, eta 2014eko hil berean %12,72koa. Une honetan, 3.229 langabe daude Debagoienean.

Iaz, esaterako, otsailean 3.687 langabe zeuden Debagoienean, aurten baino 458 gehiago.

Urtarriletik otsailera bitartean 53 langabe gutxiago izan dira Debagoienean. Eskoriatzan izan ezik (%10,22 tasatik, %10,47ra igo da) beste herri gehienetan beherakada eman da langabe kopuruan. Aretxabaletan, langabezia tasa mantendu egin da urtarriletik otsailera.

EAEn, 237 langabe gutxiago erregistratu dira otsailean, urtarrilarekin alderatuta. 2015ko otsaileko datuekin alderatuta, ordea, 16.340 langabe gutxiago daude. 154.555 langabe erregistratu ziren guztira otsailean, Euskal autonomia Erkidegoan.

2016ko datuak herriz herri:

  • Antzuolan 76 langabe daude (%7ko langabezia tasa)
  • Aretxabaletan 287 langabe daude (%8,36ko langabezia tasa)
  • Arrasaten 1.471 langabe daude (%14,1eko langabezia tasa)
  • Bergaran 725 langabe daude (%10,39ko langabezia tasa)
  • Elgetan 50 langabe daude (%8,43ko langabezia tasa)
  • Eskoriatzan 212 langabe daude (%10,47ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzagan 4 langabe daude (%2,92ko langabezia tasa)
  • Oñatin 404 langabe daude (%7,6ko langabezia tasa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak